Andre bati sexu erasoa egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Udaltzainek 28 urteko gizon bat atxilotu zuten larunbatean Bilbon, 19 urteko neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. Iragan astelehenean izan zen erasoa, Askatasunaren Hiribidean. Ustez, atxilotuak sexu ukituak egin zizkion. Larunbatean, berriz, beste gizon bat atzeman zuten Bilbon bertan, bikotekidearekiko zuen urruntze agindua apurtu eta tratu txarrak ematea egotzita. Biktimaren lagun baten senarrari jotzea ere leporatzen diote. Bikotekide ohiari eraso egitea egotzita, berriz, beste gizon bat atxilotu zuten Ertzainek Durangon (Bizkaia). Emakumea erietxera eraman zuten. Espetxera bidali dute, berriz, larunbatean Beasainen (Gipuzkoa) ustez bikotekideari labana sartzen saiatu zen gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.