Trixerta

Angela Davis feminismoaren eta euskalgintzaren ikur

Emakumeen eta euskal hiztunen aurkako zapalkuntzen antzekotasunei buruzko hausnarketek eman diote Savanna Studioari bigarren trixerta egiteko abiapuntua.

jarraia108897.jpg
2015eko martxoaren 12a
17:31
Entzun

Mari Luz Esteban, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelek euskararen aldeko borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzez jardun zuten mahai inguruan oinarritu dira Savanna Studiokoak (Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandum) bigarren trixerta egiteko. Angela Davis ekintzaile beltzaren irudia hautatu dute berria soinera eramateko. Hondo zuriaren edo beltzaren gainean inprimatutako irudia duen elastikoak egingo dira aste honetan.

25 euro balioko dute elastikoek —etxerako bidalketa eta BEZa barne—, eta BERRIAlagunek %10 merkeago izango dute: 22,5 euroan. www.berria.eus/trixertak helbidean erakutsiko dira diseinu berriak, eta hor bertan erosi ahal izango dira kamisetak. Baita telefonoz ere: (0034) 943-30 43 45.

BERRIAk euskal sortzaileekin elkarlanean abiatutako egitasmoa da. Txanda honetan, Zaldieroa, Savanna Studio, Unai Iturriaga eta Buatxabal sortzaileek bihurtuko dituzte BERRIAko albisteak kamiseta. Sortzaileak arduratuko dira sormenaren arloaz, Oninart estudioak egingo ditu ekoizpen lanak eta elastikoak BERRIAk hedatuko ditu.

[YouTube]http://youtu.be/j4Dmp6aEh_w[/YouTube]

Ostegunero elastiko berriak

Baina nola hautatuko da albistea? Astelehenean, aurreko astean egunkariko irakurgaietatik nabarmendutako albisteak aztertu, eta asteko gaia zein izan den adostuko dute BERRIAk eta sortzaileak elkarrekin. Ez dute zertan albisterik garrantzitsuenak hautatu, izan daiteke titulu bat edo asteko gai bat. Asteazken eguerdirako BERRIAk marrazkia jasoko du, eta ostegunero aurkeztuko dira elastiko berriak.

Euskal sortzaileek propio erosleentzat egindako elastikoak eskatu ahala inprimatuko dituzte, eta eskatzaileari etxera iritsiko zaio zuzenean, erosi eta hamar eguneko epean. Aurreko asteetan kaleratutako kamisetak ere eskatu ahal izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.