Ezbeharra

Angelun pertsona bat hil da itsasoko istripu batean

Suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu dute, eta jendarmeen helikopteroak beste bat. Beste baten bila dabiltza.

Larrialdi egoera dago itsasoan, olatuengatik. GRKA RUBIO, FOKU
2018ko apirilaren 4a
12:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Sei metroko laketontzi bat irauli da gaur Lapurdin, Angeluko hondartzatik sei metrora. 10:28an eman dute larrialdi deia.

Suhiltzaileak bertara joan dira, eta lagun bat erreskatatu dute. Ziburuko kirol portura eraman dute, eta han artatu, baina ezin izan dute bere onera itzuli. Bigarrena jendarmeen helikoptero batek erreskatatu du, eta Baionako erietxera eraman. Itsasontzian zihoan beste bidaiari baten bila ari dira orain erreskate taldeak.

Olatu handiak direlako larrialdi egoera emanda dago, eta itsasora ez gerturateko aholkua eman du Pirinio Atlantikoetako prefetak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.