Etxeraten iritzian "espainiar eta frantziar estatuek sakabanaketa politikan sakontzen jarraitzen dute, senide eta lagunoi astea joan eta astea etorri istripu larriak eta izugarrizko odoluste ekonomikoa eraginez eta euskal preso politikoak Euskal Herritik urrun eta bizi baldintza gordinenetan mantenduz".
Espainiako eta Frantziako Gobernuei "sakabanaketa politikarekin amaitzeko exijituz eta estatus politikoa orain, euskal presoak Euskal Herrira" lelopean datorren ostiralean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin du Etxeratek.
euskal presoak