Anitz Eskisabel askatu dute, zigor osoa beteta

2014ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, atzo askatu zuten Anitz Eskisabel Lazkaoko presoa Salamancako (Espainia) Topas espetxetik. 2005ean atxilotu zuten ETAri laguntza ematea egotzita, «badaezpadako» neurri gisa, eta 2007an askatu. 2010ean epaitu, eta zigorra jarri zioten.

Asier Arronategi presoari, berriz, baldintzapeko askatasuna baimendu berri dio Espetxe Zaintzarako epaile Jose Luis de Castrok. 2006an Mexikotik estraditatu zuten ETAko kide izatea egotzita, eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Langraiz bideari heldu zion Arronategik, eta berriki, biktimei barkamena eskatu die eta ETA gaitzetsi du, notario aurrean. Agintariekin eta justiziarekin elkarlanean aritzeko prestasuna ere azaldu du.

Antton Troitiño estraditatu edo ez erabakitzeko epaiketa atzeratu egin dute Londresen, defentsaren lekuko batek deklara dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.