Anoetan txirrindulari bat harrapatu eta hil duen gidaria espetxeratu dute

Txirrindularia Zizurkilgo 53 urteko gizonezko bat da, eta zuhurtziagabekeriazko hilketa leporatu diote auto gidariari.

istripua
GI-3630 errepidean gertatu da ezbeharra.
2025eko uztailaren 19a
10:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, Anoeta herrian (Gipuzkoa). GI-3630 errepidean, auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen. Kolpearen eraginez, zauri larriak pairatu zituen, eta, larrialdietako langileek artatu arren, hil egin zen bertan. Zizurkilgo 53 urteko gizonezko bat zen biktima.

Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta autoaren gidaria atxilotu zuen, errepideko segurtasunaren aurkako bi delitu eta zuhurtziagabekeriazko hilketaren delitu bat leporatuta. Atxilotua epailearen aurretik igaro ostean, espetxeratu egin dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.