bihar Berria-n

Antoni Batista: "Bakearen arkitektua da Arnaldo Otegi"

'Otegi. Bakearen indarra' liburua idatzi du kazetariak, katalanez eta espainolez. Elkarrizketa egin dio BERRIAk, eta aurrerapena da hau.

Antoni Batista katalan kazetaria, Arnaldo Otegiri buruz egin duen liburuarekin. Katalanez eta espainolez atera du. ÁFRICA UYà
enekoitz esnaola
2015eko azaroaren 11
00:01
Entzun 00:00:0000:00:00

Hona hemen Antoni Batistaren (Bartzelona, 1952) esan batzuk:

- "Ez nuen Arnaldo Otegiren biografia bat egiterik nahi. Kronika biografiko bat da liburua, ardatz gisa bakea hartuta. Bakearen ezinbesteko eragilea da Otegi, bakearen arkitektu bat".

- "Otegik hasieratik ez zion ezker abertzaleko jendeari soilik hitz egin; gainditu egin zuen bere esparrua. Diskurtsoan ezker abertzalean modu postmoderno bat ezarri zuen, baita look-ean ere".

- "Ezker abertzaleko artxipelago osoaren gehiengoaren sostengua dauka".

- "Lizarrako Akordioa, Anoetako adierazpena eta ETAren 2011ko iragarpena izan dira haren unerik onenak. Txarrenak, Lizarrakoa hautsi zenekoa eta Barajasko atentatukoa".

- "Espetxetik ateratzean, lehen baino karisma handiagoa izango du, boto erakarmen handia du, eta haren eta ezker abertzalearen unea helduko da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.