Antsietate krisiak jota ingresatu dute edukiontzak erretzea egotzita atxilotutako gazte bat

2010eko urtarrilaren 20a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo gauean edukiontzien erreketarekin zerikusia izatea egotzita Bilboko Alde Zaharrean atxilotutako gaztea antsietate krisi batekin ingresatu dute Basurtuko Ospitalean. Gaztearen inguruko iturriek agertu dutenez, goizeko hamaikak aldera ingresatu dute eta han jarraitzen du.

Lekukoen arabera, Ertzaintzak bortitz jokatu zuen atxilotu zutenean, bai gaztearekin berarekin bai atxiloketaren berri jakitera hurbildu zirenekin. Santutxu hainbat edukiontzi erre zituzten kaputxaz estalitako zenbait lagunek. Horren harira atxilotu zuen gazte hori Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.