Euskal Herria

Antso III omendu du EAJ-EAren Udalbiltzak Hondarribian

Santxo III.ak kargua hartu zuenetik mila urte pasa direnean, omenaldia egin diote EAJ-EAko Udalbitzako kideek, Hondarribian. Ekitaldian EAJ, EA eta Batasunako ordezkariak izan dira. EAJ-EAren Udalbiltzako lehendakari Julian Eizmendi ere han izan da. Orain mila urte bezala hemendik mila urtetara Euskal Herria hemen egongo dela esan du Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Gainera, orain mila urte euskaldunak euskaraz komunikatzen zirela gogorarazi du.

2004ko maiatzaren 29a
16:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekitaldian izan dira Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe, Legebiltzarreko presidente Juan Maria Atutxa, Gipuzkoako Ahaldun nagusi Joxe Juan Gonzalez Txabarri, GBBko buru Joseba Egibar, EAko idazkari Unai Ziarreta, eta Batasunako Arnaldo Otegi, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.