Orain arteko ildoarekin segitu edo aldatu, horixe hautatu behar zuten gaur Gipuzkoako Ezker Batuko (EB) afiliatuek, VII. batzarrean, eta aurreneko ildoa babestu dute. Hau da, Antton Karreraren hautagaitza. Hura izan da azkeneko lau urtean ere Gipuzkoako EBko koordinatzaile, eta gaur botoen %70,8 lortu ditu (80 boz).
Duñike Agirrezabalaga zen sektore kritikoaren zerrendaburua eta %29,2 bildu du (33 boto).
Pozik azaldu da Karrera, eta orain arte egindakoarekin segitzeko gogoz. "Azkeneko urteetan gauza asko egin ditugu, agian horietako batzuk gaizki, baina gauza asko egin da, eta prest gaude halaxe segitzeko", adierazi du.
Agirrezabalagaren taldeak EBk EAJrekin daukan harremana bukatu nahi zuen, ezkerrera zabaltzeko asmoz.
Politika
Antton Karrerak segituko du Gipuzkoako EBko koordinatzaile
Botoen %70,8 lortu ditu gaur. Duñike Agirrezabalagak, %29,2.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu