Irudia. Bilbo

Antzokian esandakoari esker ona

2016ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira, Urrezko Hirukia saria banatu zuen EHGAMek atzo, Bilboko Kafe Antzokian. Iker Ortiz de Zarate, Javier Liñera eta Jon Koldo Vazquezek jaso zuten: euren ibilbide profesionalean LGTBI komunitatearen helburuekin «bat datozen gaiak era txalogarrian jorratzeagatik» esker ona aitortu gura izan zieten. Jokabideak gaitzesten dituen Trapuzko Espartinik ez zuten banatu: saria hutsik utzi zuten hautagaiak aurreko urteetako bertsuak izan direlako edo Euskal Herritik apartekoak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.