eguraldia

Antzuolan gizon bat hil da, garajetik elurra kentzen ari zela irrist eginda

57 urteko gizonezkoa da hildakoa. Gaur 7:40an gertatu da ezbeharra. Adarran lau mendizale erreskatu dituzte. Kostaraino heldu da elurra gaur.

2010eko urtarrilaren 9a
20:31
Entzun
57 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Antzuolan (Gipuzkoa), bere garaje atarian zeuden elurra eta izotza kentzen ari zela irrist egin eta kolpea hartuta.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, beste lagun batekin ari zen zeregin horietan. 7:40an izan du ezbeharra. Donostiako Forentse Klinikora eraman dute gorpua.

Adarran lau mendizale erreskatu dituzte

Ertzaintzak lau mendizale erreskatu ditu Adarran (Gipuzkoa), onik. 112 larrialdi zerbitzuetako telefono zenbakian atzo arratsaldeko seiak aldera jaso zuten abisua, Donostiako lau lagun mendi hartan galduta zeudela esanez. 21:15 aldera topatu zituzten. Inor ez dago zaurituta.

Euskal Herria zurituta dago gaur, kostaraino heldu baita elurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.