Politika

ANVren aurkako zentsura mozioak ez ditu babestuko EAk, Arrasaten salbu

Ekimen politiko horrek iraganeko garaietara eramaten duela gizartea iritzi dio Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidenteak, eta ez diola konponbideari ekarpenik egiten. Aitzitik, PSOEren "estrategia partidistaren" parte dela uste du.

2008ko apirilaren 15a
11:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrasaten (Gipuzkoa) izan ezik, EAE-ANV agintean den beste udaletan EAk ez du alderdi hori alkatetzetatik kentzeko zentsura mozioekin bat egingo. EAko zuzendaritzak hala erabaki zuen atzo arratsean egin zuen bileran, eta hala baieztatu du Maiorga Ramirez Nafarroako presidenteak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

Izan ere, zentsura mozio horiek iraganeko garaietara itzultzeko bidea direla, ez dutela udal horietako gobernagarritasuna errazten, ez dutela elkarbizitza hobetzen eta konponbideari ez diotela inolako ekarpenik egiten uste du EAko zuzendaritzak. "Uste dugu PSOEren estrategia interesatuan txertatzen direla, Ardantzaren garaira eta Ajuria-Eneko Itunera itzultzeko estrategian, revival bat egiteko nahian. Hori dela eta, ez dute EAren babesa aurkituko. Oso argi aukagu bide horrek ez duela erakunde horien gobernagarritasuna hobetuk. Guk uste dugu politikan seriotasunez, zorroztasunez, eta beti herritarrengan pentsatuta jokatu behar dela", esan du Ramirezek Radio Euskadin.

Arrasaten, ordea, bestelako baldintzak ikusten ditu EAk zentsura mozioa babesteko. Ramirezen arabera, ETAk Isaias Carrasco hil izanak, "ETAren ekintza kriminalak", herriko elkarbizitza hankaz gora jarri du, eta zentsura mozioaren bidez ANV agintetik kentzea elkarbizitza eta gobernagarritasuna hobetzeko bidea izan liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.