EAE-ANV alkatetzetatik kentzeko EBBk abiatutako mozio dinamikarekin ez dator bat EAJren Gipuzkoako Lurralde Batzarra. Hala erabaki zuten atzo arratsean egin zuten bileran, eta hala jakinarazi diote EBBri, jeltzaleen zuzendaritza nagusiari.
Nolanahi ere, EBBk agindutakoa bete egingo dutela zehaztu zuen Joseba Egibar GBBko presidenteak, ados ez egon arren. Horrenbestez, bat egingo dute Arrasateko ANVko alkate Ino Galparsoro agintetik kentzeko zentsura mozioekin, eta beste herri batzuetan sor daitezkeenekin.
Politika