Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, Espainiako Polizia EAE-ANVren Portugaleteko (Bizkaia) egoitza miatzen aritu da gaur hamaiketatik ordubiak arte, eta ondoren egoitza itxi egin dute, zigilatu. Poliziek bost kaxa atera dituzte "dokumentazioarekin", dirua eraman dute eta ANVren bandera bat kendu dute. Ostatuko tabernari bat eta berezo bat miaketan lekuko izan dira.
Santa Maria kalean egon dira poliziak, Euskal Etxea ostatuan. Ezker abertzaleko kide batzuk hara azaldu dira, protesta egitera, Ez gaituzue isilduko. Independentzia leloko pankartarekin. Han zen Kepa Bereziartua ANVko presidentea. Ertzainek hainbat lagun identifikatu dituzte.
Garzonek otsailaren 8an ANVren jarduerak eten zituen hiru urterako, ETArekin zerikusirik izan dezakeelakoan, eta lehengo asteazkenean Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) alkatea eta EAE-ANVko kidea kartzelan sartu zuen, alderdi horren izenean aritzea leporatuta.
Politika
ANVren Portugaleteko egoitza itxi egin dute, miaketa egin ostean
Espainiako Polizia hamaiketatik ordubiak arte han egon da, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta. Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du eta ertzainek hainbat lagun identifikatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu