Arabako ikastetxeetako, erakunde publikoetako eta lantokietako 70 bat langile batzordek Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixteko eskatu diote gaur Espainiako Gobernuari, eta larunbat honetan manifestazioa egingo dute Gasteizen, "une erabakigarria delako". Arabako Foru Aldundiari itxieraren aldeko konpromisoak hartzeko galdegin diote, era berean.
Herrialdeko ehun mila langileren babesa dutela adierazi du Garoñarik gabeko Araba ekimenak, eta babes gehiago jasoko dituela espero du. Haiekin bat egin dute ELA, LAB, ESK, CCOO, UGT, Stee-Eilas, CGT, USO, Hiru eta UAGA sindikatuek.
"PSOEk [2004ko] Espainiako hauteskundeetan Garoña ixteko konpromisoa hartu zuen", adierazi du Alberto Frias Eguzki elkarteko bozeramaile eta aipatutako Arabako ekimeneko kideak gaur, Gasteizen emandako prentsaurreoan. Zentrala bere garaian 25 urterako zabaldu zutela gogoratu du Friasek, eta epea bukatuta dagoela. "Zentrala ixteko azken bultzada eman behar dio gizarteak".
Ingurumena
Arabako 70 langile batzordek Garoña ixteko eskatu dute
Zentral nuklearraren kontrako manifestazioa egingo dute larunbat honetan Gasteizen. Herrialdeko ehun mila langileren babesa dutela dio Garoñarik gabeko Araba ekimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu