Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendak, gaur

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroan ez bezala, alderdi gehienek eta hauteskundeez arduratzen den Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez dute aurrez jakinarazi nahi izan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal eta foru hauteskundeetara zenbat zerrenda aurkeztu diren, ezta hautagai guztien izenak ere. Hori gaur egingo du Jaurlaritzak, EAEko Aldizkari Ofizialean. Soilik EH Bilduk, agerraldi batean, eman ditu ezagutzera bereak. Denera: 279. Herrialdeka, 36 Araban, 105 Bizkaian, 72 Gipuzkoan eta 65 Nafarroan. Foru bozetan 1.719.758 hauteslek dute boto eskubidea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Udaletakoetan, horiei gehitu behar zaie EAEn erroldatuta eta boto eskubidea duten 6.802 atzerritarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.