Arabako EBk ez dio «txeke zuririk» emango Xabier Agirreren hautagaitzari

Bilbaok dio diputatu jeltzaleak EBren proposamen guztiak gutxietsi zituela aurreko agintaldian

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Xabier Agirre EAJren Arabako diputatugai nagusiak ez dauka ziurra EBren babesa. Hala adierazi du Kontxi Bilbaok, Arabako EBko negoziazio taldeko buruak. «Xabier Agirreri ez diogu ezer zor, eta, beraz, ez diogu txeke zuririk emango. Aurreko agintaldian EBren proposamen guztien gainetik pasatu zuen arrabola».

Diputatu nagusi izan nahi badu, Agirrek beharrezkoa du EBko bi batzarkideen babesa. Bilduk iragarria du hautagai jeltzalearen alde egingo duela. Haien babesarekin, 24 boto izango lituzke Agirrek; baina PSE-EEk PP babestuko balu, 25 izango lituzke Alderdi Popularrak. EBko bi diputatuek daukate giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.