bertsolaritza

Arabako finala, azken urteetako "parekatuena"

Larunbat arratsaldean izango da, Gasteizen. Otamendi, Agirre, Perea, Viñaspre, Gonzalez de Durana eta Juaristi ariko dira.

2009ko martxoaren 31
19:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako Bertso Txapelketako finala larunbatean jokatuko dute, Gasteizen, eta, antolatzaileen arabera, azken urtetako "parekatuena" izango da. Aurreko urteekin alderatuta maila igo egin dela nabarmendu dute.

Principal antzokian izango da, 17:00etatik aurrera. Asier Otamendi, Manex Agirre, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana eta Juan Mari Juaristi ariko dira. Otamendi da Arabako azken txapelduna.

Sailkapen fasean Agirrek lortu du puntu gehien: 334. Pereak 333,5, Otamendik 330,5, Viñasprek 324, Gonzalez de Duranak 313 eta Juaristik 311.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.