Arabako Ur Partzuergoak murrizketak ezarri ditu lurraldeko zenbait herritan, ur hornidura bermatzeko

Hamabost herritan ezarri dituzte murrizketak, lehortearengatik eta ur eskasiarengatik.

Zadorra ibaia, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU
Zadorra ibaia, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / FOKU
2026ko abuztuaren 18a
11:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urbide Arabako Ur Partzuergoak murrizketak ezarri ditu lurraldeko hamabost herritan, lehorteen eta eskasiaren harira. Partzuergoak jakinarazi du neurriak abian jarri direla Agurainen, Puentelarra kontzejuan eta Elgea mendilerroko hainbat tokitan.

Zuiako (Araba) udalerrian, esaterako, ura zisterna kamioietan eramaten hasi dira; lehorteengatik, Baia ibiaren emaria apaldu egin da, eta horrek arazoak eragin ditu horniduran. Horri aurre egiteko, Zadorrako urtegiaren sarera lotzen saiatzen ari dira, hornidura bermatzeko.

Beste herri eta kontzeju batzuetan ere martxan jarri dira neurriak: Gauna, Trokoniz, Txintxetru, Añua, Arbulu, Argomaniz, Gazeta, Ixona, Egileta, Mendixur, Oreitia, Dulantzi eta Burgun.

Partzuergoak adierazi du besterik agindu arte toki horietan debekatuta dagoela lorategiak eta baratzeak ureztatzea —publiko zein pribatuak—, igerileku pribatuak betetzea, ibilgailu partikularrak garbitzea baimendutako establezimenduetan ez bada, eta ura helburu «apaingarrietarako» erabiltzea.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA