EAJ eta EAri botu bila ibiltzea leporatu die Patxi Zabaleta Aralarreko zerrendaburuak, eta Euskal Herria Bai-ren proposamena ez onartu izanak indarrak banatzea ekarri duela. Beraiek, "demokrazian sakondu" eta "herri honetara bakea ekarriko duen egoera" sortzeko asmoa dutela esan du.
Europako Hauteskundeek elkarrizketarako aukera ona ematen dutela esan dute, eta beraiek Europako Konstituzioaren alde badaude ere, konstituzio hori "herritarrek" egin beharko luketela, eta ez estatuek.
Era berean, 2002an egin zuten bake proposamena berretsi dute.
Europako Hauteskundeak