Gernikako Akordioaren izenpetzaileek herenegun argitaratutako agiriarekin estatuari eta ETAri mezu bat bidali nahi zietela azpimarratu du Patxi Zabaletak, Aralarreko koordinatzaile nagusiak. Haren ustez, Espainiako komunikabideek azpimarratu nahi izan dute eskaera ETArentzat zela, eta Euskal Herrikoek, berriz, estatuarentzat. Hori ez dela zuzena argitu du Zabaletak: «Biei eskatu zitzaien Gernikako Akordioaren edukia betetzeko. Baina ez biei bakarrik. Batez ere gizarteari egin zitzaion deia».
Horiek horrela,itun hori oraindik sinatu ez duten eragileei akordioarekin bat egiteko eskatu die Zabaletak. Etorkizuneko bidea horixe dela iritzi dio, «irizpide politiko ezberdinetatik irekiak egonda, beste eragile politikoak Gernikako Akordiora hurbildaitezen». Hala, akordioa EAJ, PSE-EE eta EB bezalako alderdiei ere zabalik dagoela nabarmendu du.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Zabaletak Gernikako Akordioaren azken agiriaren gorabeherak azaldu ditu. Jakinarazi duenez, «eztabaida giroan» izan zen bilera,eta ezberdintasunak agerian geratu ziren. Hala ere, «antzekotasunak» adosten jakin zutela eta lortutako agiria garrantzitsua izan zela nabarmendu du.
Alde bakarreko izateko premia
Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustetan, ETAren su-etena bueltarik gabekoa izateko lan egitea ezinbestekoa da. Su-etena «urrats garrantzitsua» izanik ere ezdelaETArengandik espero zen guztia esan du, eta horregatik bakearen eta normalizazioaren alde lan egiten jarraitu behar dela adierazi du. «Segitu behardugu bakearen eta normalizazioaren alde, bakearen alde jokatu behar delako beti eta nonahi, eta beste edozeinek egiten duena egiten duela».
Zabaletaren esanetan, bakeak baldintzarik gabekoa izan behar du, eta horregatik uste du ETAren su-etenak alde bakarrekoa izan beharko lukeela. «Estatuak ez balu ezer egingo ere, guk aurrera jarraitzea bultzatu behar dugu». Gainera, hainbat «kontraesan» ere badituela uste du Zabaletak, besteak beste, politikagintza eragile politikoei bakarrik dagokiela esaten duelako ETAk.
ETAren su-etena. Erreakzioak
Aralarrek dio Gernikako Akordioa estatuak eta ETAk bete behar dutela
Su-etena atzera bueltarik gabekoa izateko lanean jarraitu behar dela adierazi du Patxi Zabaletak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu