Aralarrek gaur jakinarazi duenez, EAJk eta PSE-EEk Arrasateko (Gipuzkoa) udaletxean sartu duen mozioari zuzenketa aurkezteko asmoa du, haiena "hankamotz" ikusten baitu. “EAJk eta alderdi sozialistak aurkeztutako mozioak kontu onargarriak dituen arren, beste batzuk ez ditugu geure egiten”, esan du Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak, prentsaurrekoan.
Martxoaren 7an ETAk Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hil zuenetik gertatu dena, "heriotz horren erabilera traketsa" deritzo Aralarrek. "Alderdi sozialistak interes partidistak baino ez ditu bilatzen, eta joko horretan erori da EAJ. Alderdi sozialista harrokeriz jokatzen ari da azken hauteskundeetako emaitzen ondorio, eta hurrengo hauteskunde autonomikoetarako kanpaina hasi du dagoeneko. Horren guztiaren aurrean, gure jarrera kritikoa agertu beharrean gara, eta horretarako gure emendakina aurkeztuko dugu".
Aralarrek "giza eskubideen defentsa irmoa" egiten dugu. "Baina uste dugu Euskal Herriko gatazka politikoan giza eskubideen urraketa ez dela soilik ETArengandik egiten. Asko dira adibideak eta izandako urraketak. Horregatik, urraketa guztien aurka jarrera bera behar dela deritzogu, eta ez da hori gertatzen gainerako alderdi politikoengan. Horregatik, dagoen testua motz geratzen zaigu, eta kritika hori giza eskubideak urratzen dituen edozeinengan zabaltzeko eskaria egingo dugu".
Hilaren 24an egingo dute Arrasaten udalbatzarra, eta EAE-ANVko alkatearen eta zinegotzien dimisioa eskatuko dute EAJk, PSE-EEk eta PPk. Dimisio eskaeren kontra dago Aralar. Ikusi egin behar azkenean zer jarrera hartzen duten EB-Zutik-ek eta EAk. Dimisiorik ezean, zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk.
Politika
Aralarrek zuzenketa aurkeztuko dio Arrasateko mozioari, "hankamotz" ikusten duelako
"Euskal Herriko gatazka politikoan giza eskubideen urraketa ez da soilik ETArengandik egiten. Urraketa guztien aurka jarrera bera behar da, eta ez da hori gertatzen gainerako alderdi politikoengan", dio Jon Abrilek. Hilaren 24an izango da EAE-ANV alkateari eta zinegotziei dimisioa eskatzeko udalbatzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu