Izan ere, elkarrekin aritzeko borondatea izan arren, desadostasunak ere badituzte: EBk hitzarmen zabala nahi luke, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herri guztiak zein hiru herrialde horietako batzar nagusiak aintzat hartuko lituzkena. Aralarrek, berriz, batzar nagusietarakoeta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletarako soilik egin nahi du koalizioa. Gainera, beste alderdi batzuek ere koalizioan parte hartzea nahi luke Aralarrek, hala nola, Zutik-ek.
Gainera, koalizio horren aukera "hipotesia" baino ez dela zehaztu du Javier Madrazo EBko idazkari nagusiak idatzi baten bidez. "Horrelako aukera batek hurbiltze eta adostasun bilatze lan zorrotza eskatzen du, eta orain arte ez da egin", agertu du. Ondorioz, koalizioa gauzagarri den "denborak eta etorkizuneko bilerek" erabakiko dutela nabarmendu du.
Politika