Aralarren ustez, biktimen ekitaldia "partziala" da

"Jarrera kritikoa" izanda joango da igandean Bilbora, eta beste biktimen aldeko lanari berriro ekingo diola esan du Aitzane Ezenarro legebiltzarkideak.

2007ko apirilaren 20a
16:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Aralar igandean Bilbon izango da, Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak antolatu duen biktimen aldeko omenaldian, ekitaldia "partziala" dela iruditzen zaion arren. Hala, "jarrera kritikoa" izanda joango direla esan du Aitzane Ezenarro Eusko Legebiltzarreko Aralarreko kideak.

Bide batez, legebiltzarrean "eskuin muturraren, talde para-polizialen eta polizien biktimen alde" lanean berriro hastea sustatuko duela agindu du Ezenarrok, "horiek ETAren biktimen aitortze instituzional eta konpontze legezko bera merezi dutelako".

Aralarrek "gatazkak eta indarkeriak eragindako sufrimendu guztiak elkarrekin" landuko lituzke, ETAren biktimek tratu desberdina izan behar dutela onartu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.