EUSKAL PRESOAK

Arantza Garbaio presoari 30 urtetik hogeira jaitsi diote kartzela zigorra

Manuel Fraga zena hiltzen saiatu izana leporatuta 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Baina Konstituzionalak adierazi du "hilketa bat egiteko konspirazioak" ezin duela inoiz hogei urtetik gorako zigorra jaso.

2013ko otsailaren 8a
15:08
Entzun

Arantza Garbaio euskal presoari 30 urtetik hogeira jaitsi dio kartzela zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak. Manuel Fraga hiltzen saiatu izana egotzita 45 urteko kartzela zigorra ezarri zion 1998an Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Kondenatutako zigor handiena hartzen dute kontuan, eta Auzitegi Gorenak adierazi du "hilketa bat egiteko konspirazioak" ezin duela inoiz hogei urtetik gorako zigorra jaso.

Beraz, Garbaiok jarritako helegiteari kasu egin eta hogei urtera jaitsi du auzitegi horrek zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.