eusko legebiltzarrerako hauteskundeak

Arantza Quiroga PPko kidea izango da Eusko Legebiltzarreko presidentea

Ostiral honetan egingo dute parlamentuko lehen bilkura, Mahaia osatzeko. EAJk Izaskun Bilbao aurkeztuko du presidente kargurako.

2009ko martxoaren 31
17:36
Entzun
Eusko Legebiltzarreko presidente izateko Arantza Quiroga aurkeztuko du PPk, eta parlamentuaren gehiengoak onartu egingo du, PSE-EEk eta PPk akordioa lortua baitute horretarako -emaitza ofizialen arabera, gehiengo osoa daukate biek-. Ostiralean egingo dute parlamentuko lehen bilkura, Mahaia osatzeko. Quiroga ez da euskalduna, 36 urte ditu, Irungoa (Gipuzkoa) da eta 1998tik eusko legebiltzarkidea da.



Antonio Basagoiti EAEko PPko buruzagiak eta Iñaki Oiarzabal idazkari nagusiak Mariano Raxoi Espainiako PPko presidenteari erabakia gaur goizean jakinarazi diote.

Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak iragarri du Izaskun Bilbao aurkeztuko dutela Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente izateko. Bilbao bera izan da azken legealdian Eusko Legebiltzarreko presidente. Azken hauteskundeetan EAJren Bizkaiko zerrendaburu izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.