Arantza Zulueta gose greba mugagabean da, bakartze egoera amaitzeko

AAMk azaldu duenez, isolamenduko moduluan dago, eta espetxezainak ikusten ditu soilik

Erredakzioa
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gose greba mugagabea hasi zuen atzo Arantza Zulueta, Malagako espetxean bizi duen bakartze egoeraren amaiera eskatzeko, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

Azaro hasieran Caceresko kartzelatik Malagakora lekualdatu zutenetik, isolamenduko moduluan daukate Zulueta; eta han dagoen euskal preso bakarra da.

Goizean hiru ordu eta erdiz egon daiteke patioan, eta bakarrik ateratzen da. Beste egun guztia ziegan ematen du. Eduki pertsonalak mugatuak dauzka, eta espetxezainak dira ikusten dituen pertsona bakarrak.

Zuluetaren aurkako «mendekuzko» jarrera salatu du AAMk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.