Nafarroako Osasun Sailak behin-behinean itxi du Arantzako osasun etxea, radon gasaren neurketan agertutako hein altuagatik. Horren ondorioz, Igantzikora bideratu dituzte herritarrak.
Arroketan eta lurrean dagoen uranioaren desegiteak askatzen duen gas naturala da radona. Ez du ez kolore, ez usain, ezta zaporerik ere; neurketen bidez baizik ezin daiteke detektatu. Eremu itxietan eta epe luzean hausnartuz gero, biriketako minbizia eragiteko arriskua egon daiteke.
Xatur Larralde Ibarrola Arantzako alkateak erran du «jakitun» zirela gas hori egon zitekeela. Erran du neurri gehiago egingo dituztela, eta lasaitasunera deitu du.