Iragan urrian Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorrera kondenatutako Donostiako hamabost gazteak arartekoarekin izan dira, beren aurkako epaia salatzeko.
Auzipetu guztien izenean, Imanol Bizente eta Beñat Apalategi gazte zigortuak batzartu ziren atzo arartekoarekin. Epaiaren inguruko azterketa juridikoa biltzen duen txosten bat eman zioten.
Epaiaren aurkako argudioak
Txostenak hainbat argudio ematen ditu epaiaren aurka. Sententziak ez du defentsak deitutako hogei lekukoen testigantzen aipamenik egiten, eta, hala, auzipetuek duten defentsarako eskubidea urratzen du. Errugabetasun presuntziorako eskubidea ere urratu dela salatu dute, lekuko ez ziren polizien testigantzak aintzat hartzen baitira. Gazte batzuk auzipetzeko eta zigortzeko erabili diren irizpide ugariz ere ohartarazten du txostenak: Ekin Euskarari, Ekin Autodeterminazioari leloarekin elastiko bat, Ken Zazpi musika taldearen disko bat edo Euskal Herriak Askatasuna behar du irakur zitekeen zozketa txartel bat izateak Segiko kide izateko frogatzat jo zituen epaileak.
Arartekora jo dute 15 gazte donostiarrek
Epaiaren aurka argudio ugari jasotzen dituen txosten bat eman diote arartekoari; sei urteko espetxe zigorra dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu