Arazo nagusiak bigarren mailako errepideetan daude. Gipuzkoan, Arlaban itxita dago kamioientzat, eta autoek kateak behar dituzte. Bizkaian autoek kateak behar dituzte Elgetako mendatea igarotzeko. Egoera okerragoa da Araban eta Nafarroan. Araban Urduña eta Herrera itxita daude. Nafarroan Urbasa, Aralarreko San Migel eta Artesiaga itxita daude, eta Izabatik Iparraldera doan errepidea ere itxita dago, 12. kilometrotik aurrera. Gainera, kateak behar dira Lazan, Egozkuen, Lizarragan eta Meanon. Ipar Euskal Herrian, hotzaren kontrako planaren bigarren maila dago indarrean.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako errepide sareari buruzko informazio gehiago
Nafarroako errepide sareari buruzko informazio gehiago
Eguraldia