Ikurrina

Arbizuko Udalak "gogor" salatu du Guardia Zibilak ikurrina kendu izana

Herritarrek sinboloak eta ikurrak "nahi bezala" erabiltzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Udalak. Sortuk salatu zuen larunbat goizaldean kendu zutela ikurrina.

2018ko irailaren 7a
11:31
Entzun

"Ez dago Ikurren Legerik, gure nahiak, sentimenduak eta aldarrikapenak isilaraziko dituenik", dio Udalak, hedabideetara igorritako oharrean.

Sortuk txio baten bidez jakinarazi zuenez, joan zen larunbatean, Altsasun Ospa Eguna egin zuten egun berean, kendu zuten ikurrina guardia zibilek Arbizun (Nafarroa). Kontrola eduki zuten herriaren sarreran, eta hura kendu zutenean, kiroldegiaren aldamenean zintzilikatutako ikurrinari tira egin, eta oihala apurtu zuen. Antza, gauza bera egiten saiatu ziren ondoan zegoen esteladarekin ere, baina ez zuten lortu.

Arbizuko Udalak oharrean salatu du "ordu txikitan eta gauaren babesean" aritu zirela. Eta ez hori bakarrik: uniformea jantzita zeudela ere salatu du.

"Indar okupatzaileei" herritik joateko eskatu diete, bai Arbizutik eta bai Euskal Herritik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.