Uztailaren 25etik zegoen ihesean, baina aurkitu dute bikotekide ohia autoaz lehertu zuen gizona; Baionan gertatutako hilketa saiakeraren ondotik, gizona ez zuten berriz ikusi. Baionako auzitegiak atzo jakinarazi zuenez, Frantziako Poliziak Arcachonen (Gironda) harrapatu zuen, joan den ostiralean, eta behin-behineko atxiloaldian dago geroztik. Akusaziopean ezarri dute hilketa saiakeragatik.
Erasoa uztail hondarrean gertatu zen, Baionako aparkaleku batean. Auzitegiak kontatu duenez, gizonak lehen aldi batez lehertu zuen emaztea, eta autoarekin gibel egin, bigarren aldiz. Hala gizonak nola emazteak 30 bat urte dituzte biek, eta bikotekide ohiak dira. Gertakariaren ondotik, gizona ihesi joan zen, Baionatik kanpora.
Baionako prokuradorearen bulegoak zehaztu du emaztea ez dagoela hil edo bizi, baina larriki zuritua dela. Lanerako ezintasun osoa du 80 egunerako.

