Jose Antonio Ardanza lehendakariak Gautegiz Arteagako Kanala auzoan (Bizkaia), Urdaibaiko Biosfera Erreserban, duen etxeari 37 zentimetro kendu beharko dizkiote teilatutik. Hala agindu du EAEko Auzitegi Nagusiak, aurretik Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiak emandako epaia berretsiz.
Lehenago ere lehendakari ohiak egin behar izan ditu hainbat zuzenketa eraikin horretan, hain justu, etxeak ez dituelako betetzen ingurumen eta hirigintza arloko arauak. Batetik, txaletaren alboko igerilekua kendu behar izan zuten; bestetik, azken solairuko ganbara desegin, eta fatxadetako bat 75 zentimetro atzeratu behar izan zuen.
Auzitegi Nagusiaren epaia behin betikoa da, eta agindutakoa bete egin beharko du lehendakari izanak.
Gizartea