EUSKARa

Aresek dio Lopezi egindako kritiken oinarrian Jaurlaritzak euskarari eman dion "bultzada handia" dagoela

Zenbait sektorek "bultzada" hori ez dutela gogoko esan du Barne sailburuak.

2011ko urtarrilaren 26a
21:42
Entzun
Aste honetan Patxi Lopez lehendakariak euskara eta indarkeria lotuz esandakoaren inguruan eta euskalgintzaren gehiengoarengandik izan dituen kritiken gainean bere ustea agertu du Rodolfo Ares Barne sailburuak. Bere hitzetan kritika horien oinarrian Jaurlaritzak euskarari eman dion "bultzada handia" dago. Zenbait sektorek "bultzada" hori ez dutela gogoko esan du. "Batzuek ez dute gustuko Jaurlaritza euskarari ematen ari zaion bultzada handia, ezta elkarte, talde eta hiritarrek orokorrean parte-hartu eta kolaboratu dezaten eman den bultzada ere".

Aresek dio, gainera, eurak ez dutela polemika sortuko. "Eusko Jaurlaritzaren lana euskara bultzatzen jarraitzea da, babeserako irizpideetatik egitea, askatasun osoarekin, lanean jarraitu behar dugu inork ez dezan euskara erabiili alderdi baten mesedetan. Indartzeko jarraituko dugu lanean", gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.