Aresek erakunde «guztiei» kale borrokaren aurka egiteko eskatu die

Herrizaingo sailburuak jakinarazi du jaietako indarkeria kasuen aurka egiteko «prestatuta» daudela

Erredakzioa
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ira-garri du bere departamentua ondo «prestatuta» egongo dela jaietan gerta daitezkeen istiluei begira.

Era berean, gainerako administrazio guztiei ere horri aurre egiten laguntzeko exijituko diela esan du, «agintzen duenak agintzen duela».

Joan den asteburuan Zarautzen eta Gasteizen gertatutako istiluez ere mintzatu da. Izan ere, ertzainek hainbat argazki eta pankarta kentzean tentsio momentuak sortu baitziren.

Hori ikusirik, «zero tolerantzian» oinarritutako politika iragarri du Aresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.