Iñaki Gerenabarrena EAJko Araba Buru Batzarreko presidenteak BERRIAri aitortu dio herrialdeko ustezko ustelkeria kasuan hainbat arduradun jeltzale atxilotu izanak alderdiari "kalte handia" egin diola -"inputatuei ere bai, indefentsio egoeran daudelako"-, baina EAJk ustelkeriarekin zerikusirik ez duela: "Argi esan behar dut alderdia ez dagoela nahastuta ustezko ustelkeria kasuan".
BERRIAk Gerenabarrenarekin egindako elkarrizketa aterako du bihar, eta hona hemen EAJko buruaren beste esan batzuk:
- "ETAk desagertu egin behar du ezker abertzalearekin elkar ulertzea egoteko".
- "Jaurlaritzaren norabide ideologikoa PPk zehazten du, eta gu ez gatoz bat".
- "Ez dugu kutxak pribatizatzeko legerik onartuko".
elkaRRIZKETA AURRERAPENA