Espainiako berri agentziek jakinarazi dutenez, orain bi aste deklaratu zuten Arzaki eta Berasategiri eta datorren ostegunean deklaratuko duten Argiñanori eta Berasategiri iraultza zerga ordaintzeko eskatuz eskutitz bat bidali ziela deklaratu zuen Beotegik.
Jose Luis Beotegi urriaren 7an Ugaon atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETAren aurkako azken polizia operazioaren harira. Bost egun geroago eraman zuten Espainiako Auzitegi Nazionalera eta inkomunikaturik egon zen bost egunetan guardia zibilek torturatu egin zutela deklaratu zuen Andreu epailearen aurrean. Besteak beste, guardia zibilek bi aldiz poltsa buruan jarri ziotela, telefono aurkibide batekin buruan kolpeak eman zizkiotela, eta, lurrean zela, zapaldu egin zutela esan zion Beotegik epaileari. Haren espetxeratzea agindu zuen Andreu epaileak, ETAko kide izatea leporatuta.
Politika