ARGIBIDEAK

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Depakine epilepsia tratatzeko errezetatzen da, bereziki. Hainbat jakingarri botikaz:
Haurren %40, kalteekin. Hainbat ikerketaren arabera, Depakine haurdunaldian hartutako emakumeen seme-alaben %40k arazoak dituzte garapenean; %10ek, malformazioak. Autismoa izateko arriskua hiru aldiz handitzen du. Arazoen zerrenda oso luzea da, eta eragin dezakeen larritasun maila ere asko aldatzen da kasu batetik bestera.
Familiak, elkarteetan. Hainbat familia elkarte eratu dituzte botika hartu duten andreek. Frantziakoa, Apesac, Marine Martinek jarri zuen martxan, 2011n. Ez nekerik gabe. «Medikuek esaten zidaten zoratuta nengoela; ea nor nintzen ni esateko Depakine txarra zela», adierazi zion behin BERRIAri elkarrizketa batean. Erresuma Batuan ere familiak elkartuta daude; Espainian Avisav elkartea dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA