Azkaratek agertu duenez, argindar hornikuntzan izan diren etenen arrazoi nagusia elurraren pisuarekin amildutako arbolek argindar kableak apurtzea izan da, eta horrek adieraziko luke Iberdrolak ez duela argindar lineen dekretua bete. "Dekretuak argi eta garbi babes eremu bat ezartzen du, hain justu, arbolen edo adarren erortzeak lineari eragin ez diezaion", agertu du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Hori dela eta, babes eremu horiek guztiak garbitzeko eta garbi mantentzeko eskatu dio Jaurlaritzak Iberdrolari, eta, halaber, izandako arazo guztien eta hartutako neurrien berri zehatza emanez txosten informatiboa lantzeko agindu dio.
Elur ekaitzaren ondoriak