Espainiako erregearen bisita

Argitu da nork jarri zituen Espainiako erregeari ongietorria emateko kartelak

Ekintza bere gain hartu du Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak, eta bideo bat plazaratu dute. (Bideoa: Pentsatu. Ez sinestu) [youtube]https://youtu.be/32Syh9Z1kFY[/youtube]  

2016ko ekainaren 18a
13:05
Entzun

Espainiako erregearen bisitak berak baino zeresan handiagoa eragin dute hari ongietorria ematen zioten kartelek. Donostian agertu ziren, duela egun batzuk: bertan, Espainiako erregearen argazkia ikus zitekeen, eta, haren gainean, Ongietorri hitza, hainbat hizkuntzatan. Kartelaren goialdean, berriz, Donostia 2016ren logoa ikus zitekeen.

Berehala lehertu ziren sare sozialak, eta kritikei erantzun behar izan diete kultur hiriburutzaren antolatzaileek: ukatu egin zuten kartelak eurek jarriak zirenik, eta faltsuak zirela adierazi zuten. Gaur jakin da azkenean nork jarriak diren kartelak. Donostia $aldu eta Suntsitu kolektiboak bere gain hartu du ekintza, eta bideo bat plazaratu du Pentsatu. Ez sinestu lelopean. Bertan, ikus daiteke nola udaleko langilez jantzitako bi lagunek markesinako beira altxatzen duten kartelak jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.