Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak «ETAren indarkeriaren eta indarkeria politikoaren biktimen oroimen bateratzailea» eratzeko aukera aztertu du Orain da Garaia. Posible al da esparru lokalean biktimen oroimen bateratzailea? Esperientzia eta erronkak izenekotxostenean. Lana egiteko, elkarteak elkarrizketak egin ditu «sentsibilitate politiko guztietako» eragile eta biktimekin, eta eztabaida publikoa eta liskarra sortu duten hainbat kasu ezagun aztertu. Andres Krakenberger eta Carlos Martin Beristain Argituz-eko kideek aurkeztu dute dokumentua.
Txostena hiru zatitan banatuta dago. Lehenengoan, biktimei eskainitako aitorpen ekinaldiak eta oroimen kolektiboko neurri sinbolikoen nazioarteko esperientzia aztertu dute. Bigarrenean, EAEn oroimenaren inguruan izandako hainbat esperientzia ikertu dituzte, eta arazoak, zailtasunak eta protagonisten hausnarketak azaldu. Bereziki «arazotsuak» diren kasuak aztertu dituzte, eta estatuko segurtasun indarren, GALen eta ETAren biktimen testigantzak jaso dituzte. Hirugarren atalean, berriz, Euskal Herriari dagokion oroimen kolektiboa eraikitzeko erronkak eta ikasketak jorratu dituzte.
Biktima guztiak bere barnean hartuko duen memoria eraikitzeko, txostenaren egileek ezinbesteko iritzi diote urratsak egiteari eta «adostasun zabala» bilatzeari. «Ezker abertzaleak, ETAk eta estatuak urratsak egin behar dituzte giza eskubideen urraketak izan direla aitortzeko, eta alderdi batzuek ere aitortu beharko dute eskubide urraketa asko babestu eta estali dituztela».
Euskal Herriko biktima askoren ekarpenak aztertu ditu Argituz-ek txostenean, eta haienoroimenaren alde egindako ekitaldi askok ez dutela erakundeenbabesik izan nabarmendu du. Txostenak dioenez, GAL, eskuin muturreko taldeen eta estatu indarkeriaren biktimen kasuan, erakundeen «ahanztura» gaur egun arte egon da, eta Martxoaren 3ko biktimak eta Mikel Zabalzaren kasuak adibide gisa jarri ditu. Egoera horren oinarrian biktimen oroimenaren «politizazioa» dagoela uste du Argituzek, eta ohartarazi duhorrek biktimen minaren erabilpena sortu dezakeela. «Biktimak ezin daitezke inongo alderdien ondare izan», esan du Martin Beristainek.
Hala, estatuaren bertsio ofizialak ukatutako kasuetan, heriotza eragin zuten torturen biktimen edo eskuin muturreko taldeek eragindako erailketen kasuetanegia jakiteko eskubidea ezinbestekoa dela dio elkarteak, hori «demokraziaren kalitatearen onerako» izango delakoan.
Argituz-ek dioenez, Euskal Herrian ez da lortu oraindik giza eskubideen urraketa guztiak «globalki» onartuak izatea, baina «bizikidetzarako zubiak» apurka egiten ari dira. «Bidea ez da samurra izango, baina badakigu zer egin behar dugun bidea eraikitzailea izan dadin».
ETAk ekintza armatuak eten izana oroimen bateratzailea eraikitzen «lagungarri» izan daitekeela uste du elkarteak, baina egoerapolitikoan egon den aldaketak «jarrera politikoetan eta politika zehatzetan» ere eragina izan beharko lukeela gaineratu du.
Argituz-ek «oroimen bateratzailea» sortzeko urratsak galdegin ditu
Giza eskubideen aldeko elkarte horrek landu duen txostenak alde guztietako biktimen ekarpenak bildu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu