Politika

Argitxu Nobliak utzi egin du Iparraldeko EAJko lehendakari kargua

Barne mailako desadostasunek eragina izan dute. Iazko uztailean hartu zuen kargua, aukeraketa korapilatsuaren ostean.

2009ko martxoaren 30a
14:05
Entzun
"Alderdiko batzuek kargutik kendu nahi naute", ohartarazi zuen Argitxu Noblia EAJko Ipar Buru Batzarreko (IBB) lehendakariak otsailaren hasieran, eta azkenean berak utzi du kargua. EAJk Frantziako Errepublikako eremuan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan bakarrik aurkeztea erabaki duelako eman du dimisioa Nobliak, gaur Euskadi Irratiari jakinarazi dionez.

Iazko uztailean hartu zuen Ipar Euskal Herriko EAJko presidente kargua eta hasieratik izandako bestelako desadostasunek ere izan dute eragina azken berrian. Nobliak otsailean iragarri zuen bere "aurkako biltzar batzuk" egin zituztela-eta salaketa jarriko zuela EAJko auzitegian. EAJk dio dimisioaren arrazoia ez dela izan Europako bozei buruzkoa, baizik eta barne mailako salaketena.

IBBko lehendakariaren hautatzea franko korapilatsua izan zen. Argitxu Noblia iazko uztailean hautatu zuten, baina hura baino lehen haren seme Aitor Arandia zen IBBko lehendakari hautatua izan zena. Arandiak ez zuen kargua hartu, alderdi barneko zatiketa giroa zela medio; Iñaki Ibarlozari nagusitu zitzaion barne hauteskundeetan, baina bien arteko indarrak biziki orekatuak ziren. Ondorioz, hauteskundeak berriro egin zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.