Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Bilboko Santutxu auzoko Arkaitz Agirregabiria del Barrio euskal presoa Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) ekarri dute. Presoa Lannemezango espetxean zegoen (Okzitania), Euskal Herritik 330 kilometrora.
Agirregabiriak 15 urte eman ditu espetxean, eta, legeak aurreikusten duen moduan, Frantzian ezarritako zigorraren azken zatia Euskal Herriko espetxe batean betetzeko eskatua zuen. Eskaera hori aintzat hartuta ekarri dute Martutenera.