Arkaitz Goikoetxeari 22 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Ertzaintzaren ibilgailu ugari izan ziren atzoko manifestazioaren ibilbide osoan. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalak 22 urteko espetxe zigorra ezarri dio Arkaitz Goikoetxeari, ETAko kide izatea eta armak eta lehergailuak edukitzea egotzita. Harekin batera, Aitor Cotano, Iñigo Gutierrez, Malen Zuazo eta Ana Isabel Prieto zigortu dituzte, hamasei, hamalau, zazpi eta lau urtera, hurrenez hurren.

Hala ere, auzitegiak absolbitu egin du Goikoetxea Benjamin Atutxa PSE-EEko legebiltzarkidea bahitu nahi izateaz. Goikoetxeak zuzendutako taldeak Atutxa bahitzeko asmoa zuela, baina saiakeraren bat egin aurretik asmo hori bertan behera utzi zuela dio auzitegiaren ebazpenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.