KALE IZENDEGIA

Armadaren etorbideari 'Catalina de Foix' izena jarriko dio Iruñeko Udalak

Erabakiaren berri eman du Joseba Asiron alkateak, gaurko udal gobernu batzordean. UPNk eta PSNk kritikatu egin dute neurria.

Armadaren etorbidea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2018ko abenduaren 10a
14:07
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko Baiona etorbidearen eta Bakearen plazaren artean dagoen kaleak ez dio, aurrerantzean, gorazarre eginen Espainiako armadari. Iruñeko Udalak izena aldatuko dio Armadaren etorbideari, eta Catalina de Foix izena jarriko dio ofizialki.

Hartutako erabakiaren berri eman du Joseba Asiron alkateak gaurko gobernu batzordean.

Izena aldatuko dutela jakin eta berehala, haserre azaldu dira UPNren eta PSNren udal ordezkariak. "Obsesio identitario abertzaleak" lehenestea leporatu dio Asironi UPNko Enrique Maia zinegotziak. PSNk ere erabakia arbuiatu du: Maite Esporrin buru duen taldearen ustez, alkatearen asmoa da "Espainiako armada gutxietsi eta kale izendegitik desagerraraztea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.