Otegik azaldu duenez, Espainiako Estatuaren tresna bat zen "euskaldunak asimilitzeko". Hainbat urtez, zenbait alderdi abertzalek marko politiko horrekin bat egin dtela oroitarazi du, baina dagoeneko, argi geratu dela Estatutuak ez duela balio izan Euskal Herriko gatazkakonpontzeko. "Estatuak duela 25 urte estrategia bat jarri zuen martxan: Estatutua bitarteko zelaEAJrekin hitzarmena eginez, autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren auziak gaindituko zituela uste zuen. Azken batean, 'euskal arazoa' konpondu zuela. Baina ez da hala gertatu; galdu egin dute", azaldu du.
Funtsean, "asimilazio estrategiak" Espainiako Estatuari huts egin diola uste du Otegik, eta, beraz, orain, indarraren estrategia jarri duela martxan, "ez baitauka beste aukerarik". Hain zuzen ere, testuinguru horretan kokatu ditu azken boladako zenbait gertakari: hala nola, Batasunaren ilegalizazioa, ezker abertzalearen inguruko beste erakunde batzuen aurkako erasoak, zein euskalgintzaren kontrakoak.
Ildo horretatik, Otegiren aburuz, une honetan, proiektu nazional baten alde ari den guztia hartzen duen Estatuak etsai gisa. "Arazoa ez da jada ezker abertzalea. Estatutismoak funtzionatzen zuen heinean, arazoa zen bazegoela erakunde armatu bat, bazegoela ezker abertzalea… Gogoratu nahi dut Ajuria-Eneako Itunaren garaietan zernolako gogoetak egiten ziren: ezker abertzaleari egiten zitzaion eskaintza bakarra zen 'sistema demokratikoan' sartzea", agertu du. "Orain, ordea, jende guztiak aitortzen du ez dagoela sistema demokratikorik, eta aldatu beharrekoa hori dela, sistema demokratiko bat lortu beharra. Estatuarentzat une honetan arazoa ez da borroka armatua, edo ezker abertzalea… Baizik eta euskaldunok hainbat arlotan, nazio batentzako estrategikoak diren arloetan, proiektu nazional baten zerbitzura jartzen dugula gure lana: euskarari dagokionean, komunikabideetan… eta, ondorioz, hori da suntsitu beharrekoa. Estatuak proiektu nazionala ezabatu nahi du, eta, horregatik, beraientzako une honetan denok garai etsai: ETA, ezker abertzalea, Ibarretxeren Plana, euskalgintza, hezkuntza sistema propioaren alde lan egiten dutenak… Hain justu, beraiek asmatutako narkotikoak jada ez duelako funtzionatzen; Estatutuak jada, ez duelako funtzionatzen", argudiatu du.
Politika
Arnaldo Otegi: "Estatuak proiektu nazionala ezabatu nahi du, eta, beraz, une honetan denok hartzen gaitu etsaitzat"
Ezker abertzaleko buruzagi Arnaldo Otegiren iduriko, argi eta garbi dago Gernikako Estatutuaren garaia agortu dela, eta, ondorioz, ziklo politiko berri bat hasi dela. Hori dela eta, Espainiako eta Frantziako estatuek —batik bat, Espainiakoak— Euskal Herriaren burujabetza nahia desagertarazteko borroka galdu egin dutela uste du. Ondorioz, une honetan abertzale den oro, edo, oro har, nazio proiektu baterako baliagarri den guztia, Espainiako Estatuak etsaitzat duela iritzi dio ETB1ean egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu