Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia Martuteneko espetxera (Donostia) ekarriko dute hiru egunez, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez. Haren aitaren osasun arazoak dira horren arrazoia, iturri berberaren arabera. Efe berri agentziaren arabera, aita bisitatzeko zaintzapean atera ahalko da Martuteneko espetxetik.
Otegi iazko urritik preso daukate Navalcarneroko espetxean (Espainia), "ETAren aginduz" burujabetzaren aldekoen indar metaketa egiteko "Bateragune plataforma" sortu nahi izateaz leporatuta. Horretaz gain, bertze hainbat auzi ditu bere kontra Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Politika