politika

Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria eta ezker abertzaleko beste sei kide auziperatzeko eskatu du Fiskaltzak

Urriaren 13an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, ETAren esanetara ari zirelakoan. Fiskalak uste du estrategia subiranistarako blokea sortu nahian ari zirela. Bostek kartzelan jarraitzen dute.

2010eko urtarrilaren 8a
17:23
Entzun
Vicente Gonzalez Mota fiskalak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari eskatu dio auzipera ditzala Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Rufi Etxeberria, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra ezker abertzaleko kideak, ETAkoak direlakoan.

Bederatziak urriaren 13an atzeman zituen Espainiako Poliziak -Ainara Oiz ere bai-, Garzonek aginduta, ETAren esanetara ari zirelakoan. Erakunde armatuaren "estrategia politiko-militarrari forma emango zion estrategia subiranistarako blokea sortu nahian zebiltzan", fiskalaren ustez.

Garzonek kartzelara bidali zituen Otegi, Diez, Jacinto, Rodriguez eta Zabaleta -preso segitzen dute-, eta besteak libre geratu ziren -Moreno, Esnal eta Serra, baldintzapean-.

Urriaren 17an operazioaren aurkako manifestazio erraldoia izan zen Donostian. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu zuten, Askatasunaren alde, eskubide guztiak guztiontzat lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.