Politika

Arraiz: "Urkullu bat dator prozesu eratzaile bat behar dela"

Lehendakaria prozesu eratzaile baten beharrarekin ados dagoela esan du Sortuko presidenteak. Era berean, Urkullu abiapuntu horretatik abiatuta “elkarrekin eraikitzeko” prest dagoela jakinarazi du. 

Pasa den astelehenean bildu ziren Hasier Arraiz eta Iñigo Urkullu. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 12a
13:23
Entzun

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariarekin joan den astelehenean izandako bileraren berri eman du EFE agentziari eskainitako elkarrizketan. Arraizek Euskal Herrirako “prozesu eratzaile” baten beharra —administrazio esparru bakoitzerako erritmo berezituekin— azpimarratu zuen Eusko Legebiltzarreko azken politika orokorreko osoko bilkuran. Orain adierazi duenez, Urkulluk proiektu horrekin bat datorrela jakinarazi zion biek izandako bileran.

Hain zuzen ere, lehendakariak abiapuntu horren gainean egindako hausnarketa jakinarazi du Arraizek: “Filosofia horretatik aurrera elkarrekin eraikitzen has gaitezkeela esan zidan”. Edonola ere, Arraizek uste du EAJk jarraituko duela “Madrili akordioak lortzeko eskua luzatzen”, baina, Sortuko presidenteak esan duenez, Urkulluk berak jakinarazi zion bide hori ez dela “mugagabea” izango, eta Espainiako Estatuaren partetik akordioetarako borondaterik egongo ez balitz “bide hori apur daitekeela”.

Era berean, Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyrekin izandako bileraren berri eman ziola adierazi du Arraizek, “xehetasun askorekin”. Besteak beste, Rajoyri Etxerat euskal presoen senideen elkarteko txosten bat eman ziola, eta “gai horretan mugitzeko” eskatu ziola adierazi zion Urkulluk Arraizi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.